2013/01/31

Murgialdia!


Lauhilekoaren sei irakasgaietan egingo ditugun lanak ezagutzen hasi gara lehen bi aste hauetan, eta aurrean dugun erronkak hainbat erabaki hartzera eraman nau. Irakasgaietako batean beste blog bat ireki behar izan dugu, lanez beteak egongo diren asteak ditugu aurrean, garrantzitsuan fokatzeko beharraz jabetu naiz, eta guzti horri blog honi hemendik aurrera eman nahi diodan erabileraren inguruan pentsatzen hasia naizela gehituta, iruditzen zait dispertsiorako joerari muga jarri behar diodala.

Horregatik, blog hau bolada batean "hibernatzen" jarriko dut, agian bere antolaketa berregiten... Neguko hilabete honi amaiera emateko modu polita, eskolako mimosa udaberria ate joka dugula esaten ari zaigula aprobetxatuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina