2020/12/19

Zer berri?

Lau urte pasatxo igaro dira blog honen azken sarrera argitaratu nuenetik. Txoko honetara iritsi eta pausoek nora eraman ote ninduten jakiteko gogoa piztu bazaizu, jakin ezazu Haur Hezkuntzako Gradua 2015ean bukatu eta 2016an Nafarroan oposizioak gaindituta ingeleseko espezialitatean funtzionario plaza lortu nuela.

Horrez geroztik maistra izateko bidean jarraitzen dut, etengabe ikasten; hau da, etengabe aldatzen. Ikasketak amaitu ondorengo jarduna ez dut dokumentatu graduarekin egin nuen bezala, baina IKTak erabiltzen jarraitzen dut. Wakelet-en dudan webgunean duzu nire berri.

Blog honetako azken hitzak esker onekoak dira. Eskerrik asko Donostiako EHUko Magisteritzako Eskolako ikaskideei eta irakasleei, zuekin ikasi nuen guztiagatik; esker mila maistra lanetan ari naizenetik izan ditudan lankideei, zuen laguntzagatik eta zuekin ikasitakoagatik ere; eta esker mila aunitz eskolan nire pausoak egunero gidatzen dituzten ikasleei!