Beste tresna irudiak editatzeko freeware-a da, GIMP izenekoa. Ez dut probatu oraindik, baina itxura ona du.
IKTk etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IKTk etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015/05/01
Aurkezpenetarako eta irudien ediziorako tresnak
Aspaldian nire buruari jarritako etxekolanen artean bi tresna hauek blogera ekartzea zegoen. Bata, PowToon, animazio motzak egiteko da. Egia esan, lanen aurkezpenak eta bideo motzak egiteko Prezi baino interesgarriagoa iruditzen zait; Prezi beti iruditu zait lioso samarra eta gelakide bati baino gehiagori arazoak eman dizkio. Itxura ez-profesionala duten adibideen artean hauxe gustatu zait gehien:
Beste tresna irudiak editatzeko freeware-a da, GIMP izenekoa. Ez dut probatu oraindik, baina itxura ona du.
Beste tresna irudiak editatzeko freeware-a da, GIMP izenekoa. Ez dut probatu oraindik, baina itxura ona du.
2015/02/28
IKTen eraginak haurren idazketan?
Graduan zehar ez dut ia denborarik izan ilobekin egoteko, eta ez ditut nahi adina ikusten. Hala ere, tarteka izaten gara batera, eta benetan ondo pasatzen dut orduan.
Joan den astebukaeran erabaki nuen aurtengo ikasturteko lehen astebukaera librea hartuko nuela (ia-librea, datorren asteazkenean izango dugun saioa prestatzeko ordu batzuk erabili nituelako), eta larunbata goiza sei urte dituen ilobarekin pasa nuen. Lehendabizi erosketak egitera joan ginen, gero gure etxera, han bazkaria prestatu eta bazkaldu ondoren kartetan ibili ginen pixka batean, bere etxera joan aurretik.
Erosketak egitera joateko, zerrenda berak idaztea proposatu nion, eta oso gustura egin zuen. Gustukoa du egiten dakiena erakustea, eta gogoz aritu zen. Hori bai, zumorako laranjetara iritsi ginenean pixka bat aspertuta zegoen jada, eta hori luzeegia zela eta kexati azaldu zen, baina bukatu zituen denak.
Zerrendako lehenengo gauza bi kilo patata ziren. Segituan galdetu zidan ea bi zenbakiz idatz zezakeen, hizkiekin izan ordez, eta esan zidan kilo adierazteko "k" idatziko zuela. Gauzak gehitzen joan ginen, eta zerrendak itxura hau hartu zuen:
Joan den astebukaeran erabaki nuen aurtengo ikasturteko lehen astebukaera librea hartuko nuela (ia-librea, datorren asteazkenean izango dugun saioa prestatzeko ordu batzuk erabili nituelako), eta larunbata goiza sei urte dituen ilobarekin pasa nuen. Lehendabizi erosketak egitera joan ginen, gero gure etxera, han bazkaria prestatu eta bazkaldu ondoren kartetan ibili ginen pixka batean, bere etxera joan aurretik.
Erosketak egitera joateko, zerrenda berak idaztea proposatu nion, eta oso gustura egin zuen. Gustukoa du egiten dakiena erakustea, eta gogoz aritu zen. Hori bai, zumorako laranjetara iritsi ginenean pixka bat aspertuta zegoen jada, eta hori luzeegia zela eta kexati azaldu zen, baina bukatu zituen denak.
Zerrendako lehenengo gauza bi kilo patata ziren. Segituan galdetu zidan ea bi zenbakiz idatz zezakeen, hizkiekin izan ordez, eta esan zidan kilo adierazteko "k" idatziko zuela. Gauzak gehitzen joan ginen, eta zerrendak itxura hau hartu zuen:
Piper berde batera iritsi zenean, esan zidan "berde" idatzi beharrean, margo berdea hartu eta orban bat egingo zuela. Gero, esan nion "litro" idatzi beharrean, nahi bazuen "l" idatzi zezakeela, kiloarekin egin zuen bezala. Bigarren aldiz dozena idaztera iritsi ginenean, galdetu zidan ea ez ote zegoen laburdura bat dozenarentzat, eta azaldu nion ezetz, baina nahi bazuen 2 x 12 idatz zezakeela. Biderkaketaren esanahia azaldu ondoren, esan zidan hori konplikatua zela, eta hitzez idazteari eutsiko ziola.
Deigarria iruditu zitzaidan hizkien ekonomiaren inguruko interesa, eta hitzak sinboloen bidez ordezkatzeko joera. Nik ez dut uste sei urterekin "berde" idatzi beharrean orban berde bat marraztea bururatuko zitzaidanik.
Bestetik, ez dut uste haur hau ezertan berezia denik. Nire ustez, IKTen eragina izan daiteke. Iloba ohitua dago bere gurasoen mugikorrak erabilita mezuak idaztera, eta hor oso ohikoa da hitzak ikonoekin ordezkatzea. Agian hortik datorkio ideia.
Azken batean, IKTek gure pentsamendua aldatzen dute, pentsatzeko modua bera, eta agian hau adibide bat izan daiteke.
2014/04/27
Animazioak egiteko aplikazio sinplea
Tellagami sakelako telefonoetarako debaldeko aplikazioa da, "gami" izena duten animaziozko istorio motzak sortzea ahalbidetzen duena, norberak grabatutako ahotsari pertsonaia gehituta.
Lehendabizi, zure pertsonaia aukeratu eta haren itxura aldatuko duzu. Gero, istorioaren atzealdeko irudia aukeratu behar duzu, edo zure irudietako bat igo. Ondoren, zure pertsonaiak esango duena grabatu dezakezu (30 segundo gehienez), edo testua idatzi (ingelesez idazten baduzu, ondo, baina aplikazioak euskarazkoa ez du irakurtzen jakingo) aplikazioak berak ahotsa jartzeko.
Iruditu zait erabilgarria izan daitekeela eskolan, hainbat gauza egiteko:
Lehendabizi, zure pertsonaia aukeratu eta haren itxura aldatuko duzu. Gero, istorioaren atzealdeko irudia aukeratu behar duzu, edo zure irudietako bat igo. Ondoren, zure pertsonaiak esango duena grabatu dezakezu (30 segundo gehienez), edo testua idatzi (ingelesez idazten baduzu, ondo, baina aplikazioak euskarazkoa ez du irakurtzen jakingo) aplikazioak berak ahotsa jartzeko.
Iruditu zait erabilgarria izan daitekeela eskolan, hainbat gauza egiteko:
- Haurrek istorio motzak sortzea haien ahotsa grabatuta.
- Proiektu baten sarrera erakargarriagoa egiteko, arte plastikoetako portfolioan aipatu dudan Miroren proiektuan egiten duten bezala.
- Haurrek sortutako olerkiak edo abestiak aurkezteko beste modu bat erabiltzeko.
- Haurrak oporretan non izan diren kontatzeko, haien irudiak eta ahotsak erabilita.
2014/03/02
Ipuinen hizkuntza
Aste honetan ipuinen hizkuntzei buruan bueltak ematen egon naiz. Gelara eraman nahi ditudan ipuin asko jatorrizko hizkuntzan erosita dauzkat (ingelesez ia guztiak, frantsesez baten bat), eta kezkatuta nengoen ikusi dudalako haurretako batzuk irakurtzeko interesa dutela. Beldur nintzen ingelesez eramanez gero irakurtzeko aukera kenduko niela. Tutoreari komentatu eta esan zidan lasai egoteko; ingelesez eramaten badizkiet, ingelesez irakurriko dituztela.
Gaiari buruz pentsatzen jarraitu dut eta burura etorri zait nire sakelako telefonoan (ez da bereziki sofistikatua) badudala aplikazio bat testu bati argazkia atera eta zuzenean itzulpena egiten duena. Egia esan, oraindik ez dut erabili, baina oso erabilgarria iruditu zitzaidan erabat arrotza zaidan hizkuntzaren bat hitz egiten duten tokiren batera bidaiatzeko orduan, Japonia, adibidez. Itzulpen automatikoak oraindik ez dira perfektuak (debaldekoak, behintzat), baina laguntza handia dira gaur egun (dibertigarria izan da azken asteetan IXA taldeak antolatu duen ebaluatoian parte hartzea, bide batez). Eta pentsatu dut gaur bost urte dituzten haur hauek heldu egiterako teknologiak asko hobetuko direla zentzu horretan, eta gai zaingo garela ezagutzen ez ditugun hizkuntzak ulertzeko, IKTei esker. Hortaz, haurrei eskaini behar al zaizkie bestelako hizkuntzetako testu idatziak eta ahozkoak? Bai, bai, eta mila aldiz bai da erantzuna! Sor dezagun haiengan bestea ulertzeko jakin mina.
Gaiari buruz pentsatzen jarraitu dut eta burura etorri zait nire sakelako telefonoan (ez da bereziki sofistikatua) badudala aplikazio bat testu bati argazkia atera eta zuzenean itzulpena egiten duena. Egia esan, oraindik ez dut erabili, baina oso erabilgarria iruditu zitzaidan erabat arrotza zaidan hizkuntzaren bat hitz egiten duten tokiren batera bidaiatzeko orduan, Japonia, adibidez. Itzulpen automatikoak oraindik ez dira perfektuak (debaldekoak, behintzat), baina laguntza handia dira gaur egun (dibertigarria izan da azken asteetan IXA taldeak antolatu duen ebaluatoian parte hartzea, bide batez). Eta pentsatu dut gaur bost urte dituzten haur hauek heldu egiterako teknologiak asko hobetuko direla zentzu horretan, eta gai zaingo garela ezagutzen ez ditugun hizkuntzak ulertzeko, IKTei esker. Hortaz, haurrei eskaini behar al zaizkie bestelako hizkuntzetako testu idatziak eta ahozkoak? Bai, bai, eta mila aldiz bai da erantzuna! Sor dezagun haiengan bestea ulertzeko jakin mina.
2014/02/15
Haurrekin abestiak sortzeko aplikazioa
Gelakide batzuk atzerriko hizkuntzaren didaktikari buruzko ikasgaian egin genuen unitate didaktikoan musika lantzeko garaian oso interesgarria iruditu zitzaidan aplikazioa erabili zuten, Soundation izenekoa, haurrekin abestiak sortzeko balio duena. Erritmoa eta melodia aplikazioan aukeratu ondoren, horrekin bat doan testua asmatu behar dute haurrek, baita grabatu ere. Gero, Audacity aplikazioan, joan den urtean IKTei buruzko ikasgaian ezagutu genuena, melodia eta grabatutako ahotsak bateratu daitezke. Azkenik, abestia bideo txiki bat egiteko erabil daiteke, MovieMaker edo antzeko programaren bat erabilita.
Hizkuntza idatziaren didaktikari buruzko unitate didaktikoan erabiltzeko asmoa dugu, eta badut interesa nolakoa den zuzenean jakiteko.
Hizkuntza idatziaren didaktikari buruzko unitate didaktikoan erabiltzeko asmoa dugu, eta badut interesa nolakoa den zuzenean jakiteko.
2013/09/29
Tutorea eta gurasoen arteko harremana IKTen bidez
Haur Hezkuntzarako etaparako pentsatua egon ez arren, interesgarria iruditu zait mugikorrerako aplikazio honi buruzko berria, hemendik aurrera gero eta gehiago hedatuko den gaia dirudielako. Hala ere, irakasleak beti izan beharko du gogoan eten digitala, eta horrek ikasleen eta haien familien aukera berdintasunarekiko eragin negatiborik izan ez dezan lagundu beharko du. Komunikazio digitala bai, baina horretan iaio ez direnekin aritzeko bestelako kanalak alde batera utzi gabe.
2013/06/23
IKTak Haur Hezkuntzan?
IKTak Haur Hezkuntzan aplikatzearen inguruan ditudan zalantzak oso ondo adierazten ditu blogari honek bere artikuluan. Bere abiapuntua duda horiek izanik, haur txikiekin IKTak erabiltzearen alde egiten du eta, egia esan, konbentzitu nau. Oso egokiak iruditzen zaizkit testuan behin baino gehiagotan aipatzen diren baldintzak: IKTek adin bakoitzerako egokiak eta esanguratsuak izan behar dute. Hortxe dago gakoa, dudarik gabe.
Crowdfunding hezkuntzan aplikatuta
Hezkuntza hobetzeko martxan jar litezkeen ekimenei traba egiten dieten gauzen artean maiz aipatzen da baliabide ekonomikoen falta. Hona hemen fisikoki urrun dagoen, baina IKTeei esker behatzaren puntan dugun adibide bat, ideia onentzat dirua lortzeko. Inspiragarria.
2013/06/05
Hezkuntzarako Web 2.0 tresnen bi bilduma eta RSS jarioen irakurlea
Web 2.0 tresnak etengabe aldatzen doazenez, ez da erraza iturri bakar bat erabilita egunera egotea. IKTen inguruko webgune eta blogak jarraitzeaz gain, uste dut zerbait zehatzaren bila zabiltzan bakoitzean bilaketa espezifikoa egitea ezinbestekoa izango dela. Hala ere, tresnen bilduma pare bat ekarri ditut hona. Lehenengoak 300 aplikazio ditu zerrendatuta, bakoitzari buruzko azalpen motz batekin.
Bigarrenak oraindik tresna gehiago ditu, eta antolaketa askoz ere interesgarriagoa. Izan ere, azken honetatik gustukoen dudana horixe da; antolaketa garbia eta barne hartzen dituen gaien aniztasuna. Egia da tresnetako asko Bigarren Hezkuntzara zuzenduta daudela, baina Haur Hezkuntzako irakaslearentzat ere erabilgarri izan daitezke, haure txikientzat apropoposak ez badira ere. IKTen "itsaso" zabal horretan erraza iruditzen zait aplikazio berri bat ezagutu, hori erabiltzeko apetak eman, eta horretarako aitzakiaren bila jartzea, berez, kontrakoa behar lukeenean: behar berria sortu, eta horretarako aproposena den aplikazioa bilatu jarraian. Oso egokia iruditu zait tresnen zerrenda antolatzeko lortu nahi den helburutik hastea, eta benetan bikaina da informazioaren egituratzea. Estekaren bat badirudi zaharkitua dagoela, baina inoiz Web 2.0 tresnen bilduma bat egin eta eguneratua edukitzera animatzen banaiz (zentzurik ez du egiteko lanak hartzea eguneratu behar ez bada), honelako egitura emango diot.
Bukatzeko, aurten erabiltzen hasi naizen beste aplikazio mota bat ere jasoko dut hemen: RSS jarioen irakurleak. Maiztasun handiarekin eguneratzen diren webguneak jarraitzeko oso aproposak dira (blogak, komunikabideak eta abar), eta nik Feedly erabiltzen dut. Ondo dabil, eta Blogger-ekiko abantaila du, blogez gain bestelako webguneak aplikazio bakarrarekin jarraitzea ahalbidetzen didalako. Aurretik Google reader-ekin edo Bloggerren harpidetza sistemaren bidez jarraitutako webguneak automatikoki hartzen ditu, eta erraza da kudeatzen.
2013/05/25
IKTak Haur Hezkuntzan eta tresna erabilgarri batzuk
Blog honetan IKTek duten presentziak ez du islatzen errealitatean ikasketei dedikatzen diedan denboran duten pisua. Hau da, benetan denbora gehiago ematen dut IKTei bueltak ematen hemen eskaintzen diedana baino. Horren zergatiari buruz pentsatzen ibili naiz, eta ez dut ondorio argirik atera, egia esan. Alde batetik, uste dut gaiarekin biziatzeko nolabaiteko joera badudala, eta bloga munduan dauden gadget dibertigarri guztiekin ez betetzeko nire buruari zentsura pixka bat egiten diot. Bestetik, garrantzitsua iruditzen zait Haur Hezkuntzan IKTei neurria hartzea, hain txikitatik pantaila baten bitartez bizi daitezen bultzatzea oso txarra iruditzen zait eta. IKTekin harreman naturala eta positiboa bai, baina berebiziko garrantziarik eman gabe; hori uste dut dela bidea.
Adibidez, Haur Hezkuntzako etapan ipuinentzat euskarririk egokiena papera dela uste dut (hitzaren ondotik), eta ez nituzke erabiliko IKTen bidez sortutako ipuinak eta horrelakoak (hori uste dut oraingoz, behintzat). Horregatik, ez diet arreta berezirik eskaini horrelako gauzak egiteko ikasi ditugun web 2.0 aplikazioei. Arbel digitala interesgarria iruditu zait marrazteko eta ordenagailuan aritzen ikasteko, eta ordenagailuko hainbat jolas ere oso interesgarriak iruditu zait, baina neurrian erabili beharrekoak direla uste dut, askok ez dutelako gelako haurrekin elkarrekintza bereziki sustatzen, eta horixe da ikaskuntzarako tresnarik eraginkorrena.
Haur Hezkuntzako etapa buruan izanda, IKTei aukera gehiago ikusten dizkiet helduekiko eta erakundeekiko harremanetarako (lankideak, eskolaz kanpoko profesionalak, hezkuntzaren adituak, familiak, auzokideak, administrazioak, eta abar). IKTen ikasgaiko idatzizko proban aipatu nuen bloga oso erabilgarri iruditzen zaidala, beti ere blog horrekin elkarreragingo duten eragileei (familiei, gehienbat), tresna egokia eta erakargarria iruditzen bazaie. Hau da, uste dut honelako tresnen erabilera aldez aurretik eztabaidatu eta adostu behar dela, zentzurik ez baitu irakasleak gelako bloga osatzen denbora dezente erabiltzea, inork irakurri eta erabiliko ez badu, eta hezkuntza komunitateko eragileen arteko harremanetan eta komunikazioan inolako funtziorik betetzen ez badu. Gaur egun sakelako telefonoek duten hedapena ikusita, iruditzen zait guraso gehienekin bileretarako deialdiak eta horrelakoak askoz ere eraginkorragoa izango dela WhatsAppen bidez helaraztea ohikoak diren paperen bidez baino, baina horiek guztiak ikasturtearen hasieran finkatu beharreko gaiak dira.
Bukatzeko, graduko ikasketei lotuta orain arte erabili ditudan web 2.0 tresnen artean pare bat aipatuko ditut. Alde batetik, idazlanak egiteko erreferentzia bibliografikoak eta interneten kontsultatutako informazioa kudeatzeko Zotero erabili dut, eta oso iritzi ona izan dut orain arte, baina azkeneko moduluko lanaren itzultze kritikoan irakasleetako batek adierazi zigun hainbat akats zeudela erreferentzia bibliografikoetan, eta harekin egon beharrean nago zehazki arazoa zein den jakiteko aplikazioaren inguruan iritzia finkatzeko. Bestetik, interesgarria iruditu zait Edcanvas, aurkezpen antzeko batean hainbat material biltzea ahalbidetzen duen aplikazioa, irakurleek iruzkinak idaztea ahalbidetzen duena, eta gai baten inguruan hainbat fitxategi eta esteka modu erraz eta oso bisualean antolatzeko aukera ematen duena. Jatokiari buruzko taldeko lan baten informazioa gelakideei helarazteko erabili genuen, eta egokia iruditu zitzaidan.
Tira bada, beste batean jasoko dut erabiltzen dudan beste IKTren bat, gaia osatzen joateko.
2013/05/18
TIC en Educación Infantil – Prueba escrita
Blog honetako sarrerak euskaraz idazten ditudan arren, graduko irakasgai gutxi batzuk gaztelaniaz egin ditugu, bigarren ikasturteko Informazio eta Komunikazioaren Teknologiei (IKTak) dagokiena, adibidez. Ikasgaian landutakoaren laburpen modura, prestatu behar izan dugun idazlan bat dakart hona, blogerako moldatua izan dena. Alde batetik, idatziz entregatutakoaren aldean luzexeagoa da, hemen hedapenari buruzko mugarik ez dudanez, bertsio osatuagoa nahiago nuelako jaso. Bestetik, erabilitako erreferentzia bibliografikoak internetetetik hartutakoak diren kasuetan esteka bezala jasoko dira hemen, erreferentzien zerrendan paperean kontsultatu direnak soilik utzita.
1) ¿Qué son las TIC? ¿Qué criterios tendrías en
cuenta a la hora de utilizarlas en el aula de infantil?
Tal como hemos
aprendido en la asignatura, las Tecnologías de la Información y la Comunicación
(TIC en adelante) son los recursos que se utilizan para transportar, almacenar, gestionar, codificar y encontrar diferentes medios (texto, imagen, sonido, etc.) que
tienen como objetivo la información
y la comunicación. Al pensar sobre
las TIC debemos tener en mente un concepto
dinámico, pues recursos que hoy día pueden resultar obsoletos, como el
telégrafo, fueron en su momento TIC, tal como nos ilustra un vídeo que relata el desarrollo de las TIC desde la prehistoria hasta el presente:
La sociedad de la información, en cuyo
análisis destaca la extensa obra de Manuel Castells, surge en el último cuarto
del siglo XX en los países más desarrollados, cuando se generaliza el uso de las TIC
en todos los ámbitos de la vida de las personas, ayudando a que la sociedad
industrial se transforme paulatinamente en la llamada sociedad de la
información. La omnipresencia de las tecnologías digitales no es el único
factor que propicia el cambio de era, pues se interrelaciona con otros
factores, tales como la globalización,
la mercantilización de la información,
el dominio del neoliberalismo, o el
incremento de las desigualdades sociales
a escala planetaria, entre otros, como nos explica Area Moreira en las páginas 5-6 de un ebook sobre la materia. Más allá de ayudar a provocar un cambio
social, las TIC han dado lugar a la creación de un nuevo paradigma tecnológico
basado en la tecnología de la información, de modo que las sociedades más
desarrolladas basan su desarrollo
económico en este nuevo paradigma, pasando a ser sociedades informacionales.
Mientras que las
generaciones de mis abuelos y mis padres vivieron el cambio de una
sociedad basada en la economía rural tradicional hacia el pleno desarrollo de
la economía industrial y los años
del desarrollismo, la transición desde
la sociedad industrial a la informacional en el mundo occidental la hemos
vivido en primera persona las siguientes generaciones. Hemos conocido un mundo
en el que la televisión tenía sólo dos canales que se veían en blanco y negro,
donde no existían cajeros automáticos y los asientos de la libreta de ahorros
se apuntaban a mano, donde la máquina de escribir y el papel de calco
constituían la alternativa tecnológica frente a la escritura a mano. Los
ordenadores, Internet y el teléfono móvil son tecnologías que hemos conocido en
la adolescencia y la edad adulta, podemos recordar cómo era la vida antes de
que llegaran, aunque a menudo nos preguntamos cómo podíamos trabajar, viajar y
comprar sin todo ello. Somos las últimas generaciones de “nativos analógicos”,
en contraposición a los actuales nativos
digitales. Quizá por ello nos resulta más fácil reflexionar acerca de las
luces y las sombras de las TIC, sobre los problemas educativos que genera la
omnipresencia tecnológica, y sobre los retos que afronta la educación con
relación a las nuevas tecnologías digitales, aspectos que hemos trabajado en varios
trabajos de la asignatura, y que Area Moreira trata en las páginas 7-13 de su ebook.
En mi opinión, la
función de la escuela respecto al
desarrollo de las competencias
informacionales y comunicativas través de las TIC debería centrarse sobre
todo en la dimensión cognitiva (uso
inteligente de la información), la dimensión
socio-actitudinal (actitud racional ante las TIC) y la dimensión axiológica (análisis crítico de las TIC y valores éticos
para su uso). La dimensión instrumental
(manejo de software y hardware) cuenta con innumerables recursos puestos a
disposición de todas las personas por parte de un gran sector económico cuyo
motor se basa en la generalización del uso de las TIC, por lo que casi se puede
decir que se da por supuesta.
En nuestros blogs
de grupo de la asignatura hemos preparado propuestas para un decálogo de buen uso de las TIC. El que
sigue es un compendio de las que me han parecido más adecuadas, a las que he
añadido alguna más proveniente de la bibliografía recomendada (Gorospe
Correa, 2010, 42–46; Losada Iglesias, 2010, 13–16):
- Tener en cuenta que las TIC tan sólo son una herramienta del proceso de enseñanza. Es decir, lo importante es lo educativo, no lo tecnológico. Si las TIC no se utilizan adecuadamente, no tendrán el efecto educativo deseado.
- Formar adecuadamente al profesorado, de modo que se asegure su multialfabetización, y progresar en los cinco niveles de madurez tecnológica del centro educativo. El profesorado ha de adoptar el rol de organizador y supervisor de las actividades, promoviendo siempre el aprendizaje activo e independiente en el alumnado.
- Desarrollar simultáneamente en el alumnado la dimensión instrumental, cognitiva, actitudinal y axiológica en el uso de las TIC, mediante la multialfabetización.
- Utilizar siempre TIC adecuadas para la edad del alumnado y que se adecúen a sus intereses. El software educativo será previamente evaluado por parte del profesorado, y se aplicarán las TIC en el aula de forma planificada, sin improvisar para simplemente pasar el rato o entretener al alumnado. El uso de las TIC debe integrarse en la programación curricular de forma coherente con un modelo de enseñanza-aprendizaje constructivista.
- Identificar al alumnado que esté en riesgo de encontrarse en una situación de brecha digital, y cuidar especialmente sus oportunidades para desarrollar la multialfabetización. Es decir, atender a la diversidad y promover la equidad en el uso de las TIC.
- Aprender a utilizar las TIC aplicándolas a la resolución de problemas similares a los del mundo real e indagando de forma reflexiva con las mismas, tanto de forma individual como en proyectos colaborativos en grupo, sea en comunidades de aprendizaje reales o virtuales. No utilizarlas en detrimento de la imaginación y la creatividad.
- Mantener un equilibrio entre la presencia de las TIC y tecnologías más “humildes”, de modo que se contrarreste su omnipresencia social, estableciendo y haciendo cumplir un horario para el uso de las TIC, tanto en el aula como en el hogar, y fomentando la autorregulación de los menores en el uso de las TIC.
- Identificar al alumnado con mayor riesgo de utilizar las TIC como medio para el aislamiento social, y mejorar sus oportunidades para el desarrollo de habilidades sociales, de modo que no se utilicen las TIC como vía de escape.
- Enseñar a utilizar las fuentes de información adecuadas y a utilizar esa información de forma crítica y ética, cuestionándola y respetando la propiedad intelectual.
- Fomentar hábitos para el buen cuidado del hardware (medidas para no dañar los ordenadores y la PDI) y del software (medidas para no desinstalar programas, para protegerlo ante virus, spam y otras amenazas...).
- Tener en cuenta la importancia de la ubicación de los aparatos, así como de las posturas que adoptamos cuando los utilizamos (evitar reflejos en la pantalla, tener el ordenador en un espacio común de la casa...), cuidando la ergonomía.
- Educar a los menores como consumidores racionales de los productos tecnológicos para evitar dependencias.
- Proteger a los menores sobre contenidos no deseados mediante las herramientas de protección de la navegación infantil (bloqueo y filtrado de páginas web).
2) Señala dos aplicaciones Web 2.0 y indica qué
utilidades le podríamos dar en una escuela.
Intenta ser lo más concret@ que puedas.
Las TIC pueden
utilizarse en distintos ámbitos de
la escuela: la organización y gestión del centro, la actividad didáctica en el
aula, la creación de materiales y recursos didácticos, o la comunicación y
relación con el entorno (de Pablos
Pons, Area Moreira, Valverde Berrocoso, & Correa Gorospe, 2010). Ciertamente, la mayor parte de las
buenas prácticas y propuestas que puedan encontrarse en las fuentes de
información acerca del uso de las TIC en la educación se refieren a etapas
posteriores a la Educación Infantil, pero aprovechando el trabajo que hemos
realizado en la asignatura para el conocimiento de las aplicaciones Web 2.0
aplicadas a la Educación Infantil, elegiré una dirigida a la relación con la
comunidad educativa, y otra para la actividad didáctica en el aula.
2.1. El blog o wiki de clase
Desde el punto de
vista del profesorado, tener un blog o wiki de clase puede mejorar mucho la
relación con el resto de la comunidad educativa, especialmente con las
familias, ahorrando tiempo para
relatar actividades, facilitando la
comunicación sobre acontecimientos y actividades, mejorando el clima de confianza, etc. Existen, pues, muchas
razones por las que todo docente debería tener un blog de clase, tal como se nos ilustra en la siguiente presentación:
Por otra parte,
el blog o wiki puede no ser gestionado
directamente por parte del docente, sino partir de la iniciativa de las familias del alumnado, como en el caso
del blog Jakinsaro en la ikastola
Jakintza de Ordizia (León
Gereño, 2010).
La elección entre blog y wiki estará determinada por la gestión que se hará del sitio, de modo que si va a ser gestionado exclusivamente por parte del docente será mejor optar por un blog, mientras que si se va a alimentar con contenidos elaborados entre toda la comunidad, la wiki será una opción más adecuada.
Como modelo de blog de clase de Educación Infantil, me gusta especialmente el blog de un aula de 5 años de la ikastola Gorbeia, porque ilustra muy bien los fines para los que yo utilizaría esta herramienta. Yo convertiría el blog de clase en un ebook al finalizar cada curso, y se lo enviaría a las familias y lo archivaría como parte de la memoria de actividades del curso escolar. Para ello existen aplicaciones gratuitas disponibles, como BlogBooker, Anthologize (sólo para WordPress) o Ebook Glue. He hecho alguna pequeña prueba con BlogBooker, y parece funcionar bien, aunque no he conseguido revertir el orden de las entradas, de forma que las más antiguas aparezcan primero en el ebook.
En cuanto a la wiki, me gusta esta otra de un aula de5 años de una escuela gallega. Como puede comprobarse en los ejemplos, en general resulta más fácil dar un aspecto y formato “profesional” al blog.
2.2. Tux Paint, aplicación Web 2.0 para pintar
Entre las
numerosas herramientas Web 2.0 para aplicar en Educación Infantil que hemos
analizado en la asignatura, me parece que las que conectan de mejor forma con
los intereses de las niñas y niños de esas edades son aquellas que les permitan
explorar soportes y técnicas de dibujo
alternativos al papel. Entre las que hemos podido conocer en clase, la que más
me ha gustado es Tux Paint. Es una herramienta gratuita que puede instalarse en versión euskera, de modo que puede instalarse no sólo en los ordenadores de
la escuela, sino que puede ser
utilizada también por parte del alumnado en sus casas.
Yo utilizaría
esta aplicación para dibujar tanto en la pizarra
digital interactiva (PDI) como en ordenador
personal (PC) dentro del aula, para que las niñas y niños adquirieran destreza
tanto en el uso de la mano sobre la PDI, como en el uso del ratón en el PC.
Sería, por tanto, un ejemplo de cómo desarrollar la dimensión instrumental mediante una actividad que despierte del
interés del alumnado, aunque esa no sería la única competencia que se
desarrollaría. Al utilizarla en la PDI
fomentaría la creación en grupo,
mientras que en el PC creo que es
más adecuado el trabajo individual.
Podría utilizarse para crear ilustraciones
de los cuentos que se relaten en
clase, de las excursiones, etc. Las
imágenes de estas ilustraciones podrían, además, subirse al blog o wiki de clase, de forma que traspasaran las paredes de la escuela.
Referencias bibliográficas
De Pablos Pons, J., Area Moreira, M., Valverde Berrocoso, J., &
Correa Gorospe, J. M. (Ed.). (2010). Políticas educativas y buenas
prácticas con TIC. Barcelona: Graó.
Gorospe Correa, J. M. (2010). Buenas prácticas con tecnología en los procesos de enseñanza y aprendizaje. In Políticas educativas TIC en el País Vasco y buenas prácticas de enseñanza y aprendizaje (pág. 39–51). Madrid: Paraninfo.
León Gereño, M. (2010). Buenas prácticas con TIC para la comunicación con padres y madres. In J. de Pablos Pons, M. Area Moreira, J. Valverde Berrocoso, & J. M. Correa Gorospe (Ed.), Políticas educativas y buenas prácticas con TIC (pág. 227–232). Barcelona: Graó.
Losada Iglesias, D. (2010). Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en las escuela. In Políticas educativas TIC en el País Vasco y buenas prácticas de enseñanza y aprendizaje (pág. 1–17). Madrid: Paraninfo.
2013/05/07
Blogaren look berria eta umuntu ngumuntu ngabantu berriz ere
Murgiltze fase honetan hainbat aldaketa egin dizkiot blogari. Sarrera guztiei etiketak gehitu dizkiet eta izenburua behar duen tokian jarri diet. Horrela, sarrerak bilatzea askoz ere errazagoa da orain, eta etiketek informazio kualitatibo osagarria emango didate, blogean gai bakoitzak hartutako tokia neurtzen dutelako. Suposatzen dut gradua bukatu aurretik etiketak berriz ere berrikusi beharko ditudala, batzuetan ikasgai bat landu ahala konturatu naizelako aurretik idatzitakoa nik momentuan izen zehatzik jarri ez nion zerbaiti buruzkoa zela, eta pentsatzen dut hemendik aurrerako bi ikasturteetan ere berdin gertatuko zaidala.
Blogak hasieratik zuen izena azaleratu dut argazkiaren gainean, eta bloga hasi nuenean hona ekarritako esaldi bat jaso dut goiburu gisa: umuntu ngumuntu ngabantu, hau da, (gu) garelako naiz (ni). Orain, beraz, goiburua izateaz gain, blogerako abestia ere badut, polit askoa, gainera:
Goiburuak blogaren zentzua modu borobilean biltzen duela iruditzen zait, eta blogaren iparrorratza da, aldi berean; Mandelak edo Desmond Tutuk deskribatutako ubuntua lortzeko norabidean jarriko nauena. Bestetik, blog hau pertsona bakar batek idatzia bada ere, goiburu hori aitorpen bat da, hemen jasotako edukiak beste pertsona askorekin batera eraikiak izan baitira (irakasleak, ikaskideak, lagunak, familia, eta abar). Besteen elkarrekintzarik gabe, ezingo nuen hemen bildutakoa ikasi. Honelako aitorpenak egiten direnean esan ohi den moduan, akats eta hutsuneak nireak bakarrik dira, hori bai.
Azkenik, bloga berriz ere publikoari irekitzeko asmotan naizenez, anonimotasuna mantendu nahi dudala argi utzi dut nire profilean, harpidetza errazten saiatu naiz eta Creative Commonseko lizentzia gehitu diot. Azken hau, egia esan, IKTko ikasgaiko bibliografia berrikusten ibili naizenean aurkitutako erreferentzia aitzaki bezala hartuta htmlarekin pixka batean jolasteko egin dut.
2013/04/23
SMSek epistolaren erregina erahil ote?
Aspaldiko abesti batek zioen bideoak irratiko izarra akabatu zuela. Gaur egun SMSek hizkuntzaren gainbehera dakartela diote askok. John McWhorter hizkuntzalaria ez dago horien artean. Garai batean idazten zen moduan hitz egiteko moduak garatu ziren bezala, gaur egun IKTek hitz egiten dugun moduan idaztea ahalbidetzen digutelako hizkuntza berria sortu dela dio, eta SMSen hizkuntza edo dialekto hori idatzizko ohiko kodeari gehitzen diotenek eleanitzen pareko abantailak eskuratzen dituztela argudiatzen du hitzaldi interesgarri honetan. Aurreiritziak eranzten laguntzen du, dudarik gabe.
2012/05/26
XXI. mendeko hezkuntza
Azken asteetan egunkarietan murrizketei buruzko berri apalgarriak baino ez daude, eta horiekin denbora galtzeko gogorik ez dut, egia esan. Hortik kanpo geratzen direnen artean batzuk ale dira, eta beste batzuk lasto, baina nola jakin zein den bakoitza?
Galdera hori etorri zitzaidan burura berri hau irakurtzean, adimena duten makinekin elkarrekintzak XXI. mendeko hezkuntza arrakastatsua ekarriko digula dioena. Oraingoz gutako gehiengoen eskura dauden makinak behintzat ez dira adimentsuak; azkarrak dira, zehatzak, ez dira nekatzen, baina ez dute adimenik. XXI. mendean makina adimentsuak sortzen badira ere, gure munduaren lehen erronka makina horiek guztion eskura jartzea litzateke, eta janaria guztion eskura jartzea ere lortu ez dugunean, zailtxo ikusten dut hori lortzea. Adituek diotenez, honako beste berri honetan bezala, gurean martxan jarriko diren murrizketek ez dute berdintasuna eta ekitatea sustatzeko batere lagunduko, kontrakoa baizik.
Gure gizartearen gainbehera etiko eta morala agerian uzten ari den krisialdi honetatik ikusita, XXI. mendearen hezkuntzarentzat helburu nagusia pertsona hobeak izateko nahia eta asmoa duten pertsonak egiten laguntzea behar du izan, eta horretarako alferrik dira makinak.
2012/05/04
Richard Gerver gehiago
Aurreko sarrera batean eta Hezkuntzaren mapa izendatu dudan orrialdean hitz egin dut Richard Gerverri buruz. Oraingo honetan, EL PAISeko elkarrizketa bat dakart hona, Madrilen App Fest izeneko jardunaldietan eta Munduko Hezkuntzaren Kongresuan hizlari gisa aritu zenean egina. Solasaldian zeharo interesgarri diren gauzak aipatzen ditu:
- IKTen inguruan, egungo haurren hezkuntza esparru informalean ohiko direnez, esparru formalak inolako sinesgarritasunik izan nahi badu, ezinbestekoak direla adierazten du. Bereziki piztu du nire atentzioa sinesgarritasunari egindako erreferentziak, ez bainuen horretan erreparatu orain arte.
- Hezkuntzak behar duen eraldaketak ez omen du inbertsio handirik eskatzen; hezkuntzaren giza-baliabideen aldaketa da beharrezkoa, bere ustez. Irakasleen burua aldatu behar omen da, ohiko arbelak arbel digitalez ordezkatu aurretik, edo ordezkatzeaz gain; horrela bakarrik emango baitzaie erabilera berria. Ados nago, hori ez da dirutan garesti, baina zeinen zaila den pertsonak aldaraztea!
- Aisialdia eta ikaskuntzaren arteko lotura aurkitu beharra dagoela dio ere, bideojokoak aipatzen zaizkionean. Beraz, ez da eskolatik kanpo gertatzen dena errefusatu behar, ikaskuntzaren mesedetan erabili baizik.
- Ebaluaketari buruz galdetzen zaionean, hausnarketa polita egiten du: alperrik da bidean aldaketak egitea, bukaerako puntua berdin mantentzen bada. Hau da, hezkuntzarako bide berriek ebaluaketa modu berriak eskatzen dituzte. Tira ba, hasieran esandakoa: goitik beherako aldaketa behar duela hezkuntzak.
Guzti horren aurrean, batzuk esango dute: bai, baina oso zaila da; edo, ez digute utziko; edo, ez dago dirurik; edo, hezkuntza ez zaio inori interesatzen... Niri konplexuago iruditzen zait pezetatik eurora gauetik egunera aldatu izana, eta guztiok ohitu ginen azkar asko, ezta? Gerverrek gomendatzen duen pasioari kemena gehitzea da behar dena, hau da, Aitzpeak proposatzen zigun bezala, "arinaiztar" izan behar dugu. Egin gaitezen, bada, familia horretako kide.
2012/04/22
Wikiespellos, Giner de los Ríos saria
Dena ez da ba berri txarrak eta tristura izango, ezta? Aste honetan ere hainbat egunkaritan jaso da Giner de los Ríos sarien berri. Haur Hezkuntzako bigarren zikloan A Coruñako eskola txiki baten wikiak irabazi du saria. Oso eduki politak ditu, gure kasuan, zehazki, unitate didaktikoa emozioen inguruan landu nahi dugu, eta sentimenduei buruz landu dutena jasotzen dute; benetan inspiragarria!
2012/04/01
fcbk-en zenbat eta lagun gehiago, orduan eta zoritxarrekoago
Didaktika Orokorreko irakasgai honetan egiten ari garen IKTen erabilera dela eta, gogoan izan beharko genituzke duela egun batzuk EL PAISen azaldutako berriaren atzean dauden azterketak. Izan ere, antzaz Facebooki dagokionean behintzat, zenbat eta lagun birtual gehiago, orduan eta zoritxarrekoago da norbanakoa. fcbk-en lagun gehien dituztenek nartzizismo nabarmena dutela aurkitu dute, eta haien egoak asetzeko sare sozialetara jotzen omen dute. Kontuan hartzeko gaia da irakasle izateko garaian, dudarik gabe, Haur Hezkuntzako etapan honi lotutako arazoak sortzeko goizegi izango dela dirudien arren.
2012/03/23
Kony 2012 gehiago
Beste gelakide bati ere Konyren gaia interesatu zaiola ikusi dudanez, hona hemen Norbert Mao-k Konyri buruz esandakoa, bizitzan eta munduan gauzak zuri edo beltz gutxitan izaten direnaren adierazgarri.
Badakit irakasgaiarekin lotura zuzenik ez duen gaia dela hau, eta agian baten bati zail egingo zaio ulertzea zergatik eman dizkiodan hiru sarrera Konyren auziari blogean. Alde batetik, arrazoi pertsonalak daude, lagunak baititut Uganda, Sudan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan, eta haien bidez iritsi zait ekimenaren berri. Interesgarriak eta hunkigarriak izan dira beraien gogoetak, Norbert Maok gupidari buruz dioenaren ildo berean.
Bestetik, Konyren istorio honetatik niretzat ikaskuntza garrantzitsuak eratortzen dira, eta horregatik egin diot tokia blogean:
- Haur Hezkuntzari begira, EAEko egoera ikuspuntu globaletik aztertzen laguntzen du. Eskola 2.0 eta bestelako azken irrintziak kalitatezko hezkuntzan ezinbesteko baliabide direla aldarrikatzen dituzten ahotsak entzutean, gauzak bere tokian jartzen laguntzen du munduan milaka haurrek hezkuntza formalik jasotzeko aukerarik ez dutela gogoratzeak.
- Gelakideok epe motzean graduko ikasketei dagokienez dugun ziurgabetasunaren gaia ere bere tokian jartzea ahalbidetzen du. Izan ere, benetako arazoak beste batzuk dira, une honetan hurrengo ikasturteari begira eskolak goizez edo arratsaldez izango ote diren bizi ala hilekoa iruditzen bazaigu ere. Oinarrizko beharren inguruan arazorik ezean soilik bihurtzen dira arazo aipatzen dudanaren modukoak, eta hori bistaz galtzerik ez da komeni.
- IKTen ondorio eta eraginei buruz hausnartzera bultzatzen gaitu, eta horregatik eragiten dio zuzenean blog honi. Beste edozein tresna bezala, helburu on eta txarretarako erabil daitezke IKTk, eta haurrak horretaz jabetu behar dira. Noski, on eta txar diodanean, hasierako zuri eta beltzari buruz esandakoa izan behar da gogoan.
2012/03/18
Konyren memetik denbora galtzera
Izenburu xelebrea du sarrera honek. Ez naiz luzatuko gai honen inguruan, baina aurreko batean aipatzen nuen Kony 2012aren ekimenak soka luzea ekarri du azken astean. Honako blogean duzue ekimena meme bat (Interneten ziztu bizian zabaldua izan dadin diseinatutako ekoizpena) izan dela adierazten duen iritzia, baita ematen zaizkion erantzun sutsuak ere. Beste honetan oraingoan positiboa den ekimen horren alde egiteko IKTek eskura jartzen dizkiguten tresnak helburu maltzurretarako erabiliko balira eman litezkeen ondorioen inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu egileak.
Egiten ari garen ariketa honi ere aplika lekioke azken kezka hau: ikasteko erabili ordez kide garen sekta satanikoa zabaltzeko erabil genezake gure bloga, edo denbora galtzeko (askoz ere probableagoa). Denbora galtzea diodanean burura datorkit Gandiagaren liburuaren izenburu ezinhobea: "Denbora galdu alde". Izan ere, galdutako denborarik ba al da? Nire ustez, ez; baina erantzun borobil horri ñabardura bat egin behar zaio: denbora galtzen ari garela iruditzen zaigunean ere bada ikaskuntzarako beta, aukera hori probesten asmatzen badugu behintzat. Hezkuntzarako bereziki interesgarri iruditzen zait azken hau: haurrei denbora galtzen utzi behar zaie, denbora galduz ikasten irakatsi behar zaie. Baina, tira, agian guzti hau nire burua zuritzeko besterik ez dut esaten, blog honen ibilbide erratikoa justifikatzeko edo...
2012/03/01
Garai bateko hezkuntza-sistema eta egungoa
Lan-koadernorako azken ariketa moduan, Glogster programaz baliatuz poster bat egin dugu garai bateko hezkuntza-sistema eta egungoaren arteko aldeak islatzeko. Zehazki, ondokoak alderatu ditugu: ikaslea, irakaslea, metodologia, baliabideak eta ebaluazioa. Ea asmatzen duzun zeintzuk diren garai bati dagozkionak, eta zeintzuk egungoak.