2015/05/23

Minorraren inguruko feedbacka

Ingeleseko ahozko azterketa taldeko eztabaida bat izan zen, gure irakasleak entzule lanetan zeudela. Guri jarri ziguten gaia Minorraren inguruko feedbacka ematea izan zen. Beno, egia esan, borobilean eseri eta Minorrari buruz ordura arte esandakoaz gain beste ezer gehitu nahi ote genuen galdetu zigutenean galdera izotzaldia urtzeko sarreratxo bat zela ulertu nuen, eta "benetako" azterketako proba ondoren etorriko zela uste nuen.

Gauza da ez nintzela oso gustura geratu eztabaidaren emaitzekin. Ikasleon aldetik feedback negatiboa egon zen ia bakarrik, eta esan zen gauza positibo bakarrari heldu eta hori pixka bat landu beharrean, segituan eman zitzaion buelta alde txarra bilatzeko.

Gure irakasleek ez zuten ia hitz egin, guk hitz egiteko momentua zela adierazi zigutelako. Irakasleen artean gure iritziek izan zuten harrera argitzeko, haien hitz batzuk ekarriko ditut hona. Ez ditut hitzez hitz gogoratzen, baina honelako zerbait izan zen:
A: Tira, ba zuen kexa horiek guztiak idatzi egin beharko zenituzkete eta "B"-ri bidali - ezkerrean zuen irakasleari zuzenduz - zuzendaritzako taldeko kidea baita.
B: Beno, agian "A"-ri bidali beharko zenizkiokete, bera baita Minorreko zuzendaria.
A: Zuzendaria ez, koordinatzailea.

Hori guztia irribarreen artean esan bazen ere, iruditu zitzaidan ez zuela lagundu ikasleon eta irakasleen arteko harremana hobetzeko eta konfiantzazko giroa sortzeko. Agian orain ez dauka horrenbesteko garrantzirik, ez baitugu ia elkar ikusiko hemendik aurrera, baina ez ninduen ondo sentiarazi, hala ere.

Behar bada feedbackaren inguruan dudan iritzia lanean partaidetza prozesuak dinamizatzetik datorkit. Hain da nabarmena jendearen artean aurpegira botatako gauza negatiboak positiboak baino gehiago direnean prozesuak emaitza garratzak izango dituela, unibertsitateko eragileen arteko harremanak ere arreta berarekin behatzen ditudala, eta antzeko jarrerak ikusten ditut.

2015/05/09

egon + egin = izan

Graduko lau ikasturteetan zehar ikasi dugu irakasleak bi lan nagusi dituela: egotea eta egitea. Horrela ulertu dut nik behintzat. Graduko ikasgai guztietan izan dugu aukera egoteari eta aritzeari buruz ikasteko. Hala ere, ikasgai batzuk bereziki zuzendu dira egotea lantzera, eta beste batzuk egitera bideratu dira. Lehendabizikoen artean jarriko nituzke Hezkuntzaren Soziologia, Hezkuntzaren Teoria eta Historia, Irakasle Funtzioa, Hezkuntzaren Psikologia, Eskola Inklusiboaren Oinarriak eta Zailtasunak Garapen eta Ikaskuntzan. Garapen Psikomotorra I eta II egotea eta egitea estuki uztartzen dituzten ikasgai moduan bizi izan ditut nik, baita Ikastetxearen Antolakuntza ere, hiru Practicumekin batera. Gainontzeko ikasgaiak, orokorrean, egiteari buruzkoak izan dira, irakasleren batek edukiak egoteari buruzko gogoeta egitera bideratu bazituen ere.

Ondorioz, esango nuke gradua egoteari buruz ikasten hasi genuela, eta hortik aurrera egitearen inguruko ikasgaiek nabarmen hartu zutela aurrea. Batzuetan faltan bota ditut egotea lantzeko aukerak azken bi ikasturteetan. Nire ustez, zailagoa da egotea lantzea eta hobetzea, eta zailago izate horrek azkenean garrantzitsuago bihurtzen du. Zer egin errazagoa da ikasten, baina nola egin... hori beste kontu bat da.

Bestetik, beldur naiz nire gelakide gehienak ez ote diren azken bi ikasturteetan gehien landu dugun horrekin geratuko, egitea alegia, egotea alde batera utzita. Azken batean, hogeita bi urte dituzunean duela lau urte egindakoa galaxia urrun batean dago.

2015/05/03

Back on the road

I finished with all the assignments, and now I only have the dissertation left. I have been dreading the moment when everything else but the dissertation was finished. I thought I had probably forgotten where I had left it two months ago, as well as the contents of all the articles I had read.

But today I just couldn't delay it anymore, and I went back to writing. It was actually a nice surprise to see that I remembered the only small bit I had left without finishing in the methodology chapter, and I found the articles I needed for that immediately (good thing I had classified the articles in topics that made sense to me). It turns out my old brain is not as bad as I thought.

Now I "just" have to write the results and the conclusions, and go back to the literature review and fix it. And I have four weeks left until I hand in my final draft and the poster. And after that, a couple of weeks more to present the poster and have the oral defence. I prefer to think it's going to be a piece of cake!

2015/05/01

Aurkezpenetarako eta irudien ediziorako tresnak

Aspaldian nire buruari jarritako etxekolanen artean bi tresna hauek blogera ekartzea zegoen. Bata, PowToon, animazio motzak egiteko da. Egia esan, lanen aurkezpenak eta bideo motzak egiteko Prezi baino interesgarriagoa iruditzen zait; Prezi beti iruditu zait lioso samarra eta gelakide bati baino gehiagori arazoak eman dizkio. Itxura ez-profesionala duten adibideen artean hauxe gustatu zait gehien:


Beste tresna irudiak editatzeko freeware-a da, GIMP izenekoa. Ez dut probatu oraindik, baina itxura ona du.