2013/01/27

Noiz bihurtzen da bat irakasle?


Practicumeko sarrera batean botatako galdera da hau. Argi nuen gradua bukatuta ere ez zaidala irudituko irakasle naizenik. Daniel Day-Lewis-i egindako elkarrizketa batean uste dut aurkitu dudala erantzunaren zati bat. Entrebistatzaileak Lincoln presidentearena egiten duen filmean azentu, ahots eta erregistro zehatzak lortu izana goraipatzean, ondokoa erantzun zuen aktoreak:

“No se trata de encontrar una voz fuera, tienes que pensar que sale de ti porque, si no, se convierte en algo impostado, cosmético, como un bigote pegado”

Jariakortasun maila horretara iristeko, talentuaz gain, Day-Lewisek urtebete izan zuen papera prestatzeko. Maila horretako talenturik ez daukadala argi izanda ere, nire jardunari buruz antzeko sentsazioa izatera iristean uste dut esan ahal izango dudala irakasle naizela.

Oharra: blog honetan momenturen batean heldu beharko diot irakasle/hezitzaile/andereño auziari, baina iruditzen zait oraingoz ez dudala nahikoa ezagutzen terminoen atzean dagoena, eta aurreragorako utziko dut. Orain arte irakasle erabili dut irakasleen eskolan gaudelako, baina gaia stand-by-an daukat. Practicumean nire tutoreak ebaluazioa idatzi zuenean esan zidan dudatan egon zela niri buruz idaztean bata ala bestea erabili (hezitzaile edo andereño), eta azkenean andereño bataiatzea erabaki zuen. Gustatu zitzaidan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina