Joan den lauhilekoan literaturaren didaktikari buruzko ikasgaian landutakoaren arabera, komenigarria da literaturaren tarterako erritualak eta irakurketari magia emango dioten baliabideak prestatzea. Nik bi gauza prestatu ditut: ahoz kontatzeko ipuinen fitxak gordetzeko kutxa txikia (ez dut nik egin, erosi baizik, baina entziklopedia zahar handi bat eskura duenak interneten erraz aurkituko du etxean nola egin), eta egunero irakurriko den ipuina une egokira arte gordetzeko zorro bat (erositako kuxin-zorro bati lumazko lepokoa josita egin dut). Hona hemen argazkiak:
Lumaz inguratutako zorroarekin eskua joan zaidala uste dut, baina haurrak ezagututa laster galduko ditu lumak eta kameleoiek protagonismoa berreskuratuko dute.
Ipuinaren ordua iristeko irrikan egotea bermatuta dago!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina