- Hauxe da nire tutoreak irteeretarako prestatzen duen motxila:
- Haurren zerrenda, gurasoen telefonoak dituena, inor gaixo jartzen bada deitzeko.
- Telefono mugikorra, deitzeko beharra suertatzen bada erabiltzeko.
- Aldatzeko arropak (inork botaka edo gainean pixa egiten badu erabiltzeko).
- Komuneko papera.
- Eskuoihaltxo hezeak, edozer garbitzeko modukoak.
- Eskuoihal bat.
- Plastikozko poltsak, autobusean inork gorakoa badu erabiltzeko.
- Limoia, autobusean zorabiatzen dienei xurgatu dezaten emateko (antzaz, oso ondo funtzionatzen du).
- Botikina (irteeretarako bat prest dute eskolan, kolpeetarako, osinek eragindako hazgurarako eta horrelakoekin).
- Hamaiketakoa (galletak).
Txangoa egun osokoa bada, haurrak josta daitezen materialak eramaten ditu (sokasaltoan ibiltzeko, zomorroak hartzeko poteak eta lupak, eta abar).
Atera aurretik haur guztiak komunera bidaltzen dira, hamaiketakoa jan aurretik egin ohi diren bosnakoko txandetan.
Izugarri gustuko ditut tankera honetako practicumeko ikaskuntzak, erabat praktikoak eta batere sofistikatuak ez direnak, tutore izateko oso erabilgarri iruditzen zaizkidanak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina