Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen ikastetxean, eta aste horretan bertan Haur Hezkuntzako 2, 3, 4 eta 5 urteko gelen tutore guztiek egindako funtzionamendu eta koordinazio pedagogikoko bileran egun hura ospatzeko antolatu ziren jardueren ebaluazioa egin zen.
4 urteko bi gelek abesti bera oinarritzat hartuta koreografia txiki bat landu zuten. Beste maila guztiek ere berdin egin zuten; bi geletako haurrek jarduera berdina prestatu zuten. Aurreko ostiralean tutoreek aurreko urtean horietako baten gelan prestatutako horma-irudi erraldoia ikastetxearen sarreran jarri zuten.
Aurreko astean zehar gelan abestia eta koreografia ikasi ondoren, ospakizunaren egunean ikastetxearen erdisotoan dagoen espazio handi batean haur guztiak bildu ziren, eta 2 urteko geletatik hasita talde bakoitzak landutakoa besteei erakutsi zieten. Ospakizuna oso polita izan zen, eta haurrak gustura ibili ziren kantatzen eta dantzan.
Tutoreek egin zuten bileran hainbat gauza eztabaidatu eta adostu ziren, hurrengo urteko ospakizunari begira. Hauek dira buruz gogoratzen ditudanak:
- Horma-irudia berriro egitea, paperean izan ordez, oihal baten gainean, gehiago iraun dezan.
- Gela bakoitzak espazio irekian hartuko duen tokia antolatu eta finkatu zen, aurtengo banaketarekiko aldaketa txikiren bat sartuz.
- Talde bakoitzak egindako dantzaren ondoren kalejira egiteko musika aproposa eramatea (ez zitzaidan erabat argi geratu kalejira egingo ote zen, ala talde bakoitzaren musika errepikatu, haur guztiek dantza egin zezaten).
Oso egoki iruditu zitzaidan jarduera egin eta jarraian ebaluazioa egitea, eta zehazki ezagutzen ez dudana zera da: hartutako erabaki eta konpromisoak burutzeko ardura nola banatzen den, eta egin beharrekoen jarraipena nola egiten den. Hurrengo practicumean beharko du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina