Astean zehar ez dut aukerarik izaten blogean idazteko, baina orain Plastikan gaude, eta lanarekin ondo goazenez, eta Googledocs-en ari garenez gure dossiera bukatzen, tartetxo bat hartu dut iruzkin txiki baterako atzoko nire azken sarreraren jarraipen moduan.
Gaur arratsaldean eskolako zuzendaritzatik etorri zaizkigu graduaren inguruko azalpenak ematera, aurreko asteko ate irekien egunean egondako gertakariei erantzunez edo. Berandu iritsi naiz, eta hasiera galdu dut, baina beste batzuetan ikusi dut nire burua antzeko eztabaidetan, eta segituan hartu dut haria. Esnezalearen ipuina alderantziz hartu eta gure marmiten truke ezer lortuko ez dugunaren beldurrak azaleratu dira, gradua amaitzean mentzioek izango duten balioa ez baita argia momentu honetan. Nik, egia esan, ez dut hain urrun begiratzen; auskalo hemendik hiru urtera non izango naizen! Orainari zentzua bilatzearekin nahikoa dut, eta batzuetan kosta egiten zait hori ere. Gaur bezala.
Hurrengo ikasturtean arratsaldeko taldea desargertarazteko asmoa dutela azaldu digute ere. Honi buruz dudan iritzia jaso nuen beste sarrera batean; orduan ez nuen egoki ikusi zehazki gaia aipatzea, baina gaur gelan agerian geratu denez, orain egiten dut. Nire gelakide batzuek arratsaldeko taldea goizera pasatzeko eskaera egin dute, eta gutako batzuk lanean gaudela eta eskolak goizera aldatzen badira ikasketekin jarraitzeko ezintasuna agertu dugunean eratzun dute gehiengoaren nahia dela goizera pasatzea, eta gehiengoaren alde egin beharko litzatekeela. Iritzi honi lerro batzuk lehenago aipatu dudan sarreraren argudio berarekin erantzungo diot: zuek irakasle izatera iristen zaretenean zuen eskolak nori zuzenduko dizkiezue, gehiengoari? Eta noren erritmora moldatuko zarete, gehiengoaren erritmoari? Eta edukiak zein aurretiko ezagutzei moldatuko dizkiezue, gehiengoarenei?
Guztiz ados zure iritziarekin, lanean gaudenok ikasketekin jarraitu nahi dugu. Arratsaldeko taldean egotea ez da nahi bat guretzat, ikasteko daukagun aukera bakarra da.
ErantzunEzabatuJakinaren gainean nago gertakari hauekin, baina goizeko taldera zuena gehitzea oso talde handia bihurtuko luke eta ez dut uste horrela bideratuko denik. Beste gauza bat da, taldeko batzuk goizeko taldera pasatzeko eskaera egitea edo agian goizeko batzuk atsaldera pasatzea, baina talde erdipresentzialekin bezala, mantendu egin beharko litzateke.
ErantzunEzabatu