Hiru termino hauek guretzat duten esanahia definitzeko eskatu digu Didaktika Orokorreko hirugarren ariketaren harira. Irakurri ditudan hainbat definizio nahastuz, honela laburbilduko nituzke:
- Kultura: giza-talde batek kolektiboki eraikitako errealitatea, mundua ulertu eta islatzeko asmoz, ikaskuntza sozialaren bidez transmititzen dena pertsonen artean.
- Gizarteratzea: norbanakoan ematen den prozesua, zeinaren bitartez bere inguruneko gizartearen partaide bihurtzen den, talde horren kultura barneratuz eta aldi berean, kultura horretan eraginez.
- Heziketa: norbanakoan ematen den prozesua da, ikaskuntzan oinarritutakoa. Prozesu honek bi izaera oso desberdin eduki ditzake: ingurune sozialak sortutako idealetara ailegatzeko asmoz norbanakoan kanpotik burutzen den prozesu esku-hartzailea ("educare" ikuspegia); edo kanpoko estimulu egokien presentzian norbanakoaren barnean gertatzen den prozesua ("educere" ikuspegia). Kulturaren arabera, bata ala bestea faboratzen da gehiago.
Beraz, kultura giza-talde batean bizi den pertsona oro inguratzen duen zopa litzateke, gizarteratzea norbanakoa zopa horren osagai bihurtzeko prozesua, eta heziketa gizarteratzeko eta garapen pertsonalerako balio duen tresna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina