2012/04/22

Murrizketak eta zerbitzu publikoen higadura


Argi dago murrizketen gaia guztion ahotan dabilela azken asteetan. Gelako blogetan ere sarrera kopuru handia ekarri duen gaia da. Aste honetan atentzioa deitu dit osasun-zerbitzuei buruzkoa den artikulu batek, EL PAISen argitaratua. Osasun-zerbitzuen ingurukoa den arren, "osasun" dioen tokian "hezkuntza" jarriz gero, berdin-berdin irakur daiteke, eta gelako blogetan irakurri ditudan iritziei beste bat gehitzen die. Bertan autoreek azaltzen dute osasun-sisteman indarrean jarriko den botiken ko-ordainketak klase ertaina osasun-sistema publikotik aseguru pribatuetara jotzera eramango duela, eta denborarekin klase ertainak eskatuko duela osasun-sistemari bideratzen diren zergetako diruak bueltatzea, ez baitu erabiliko, eta honek osasun-sistema publikoaren unibertsaltasuna galtzea ekarriko duela. Esan bezala, "osasun" hitzaren tokian "hezkuntza" jartzen badugu, gure gaiari bete-betean heltzen dio.

Richard Titmuss izeneko ikerlari baten aipu bat jasotzen da artikuluan, guztia ondo laburbiltzen duena: "Un servicio para los pobres se convierte inevitablemente en un pobre servicio cuando la clase media, polĂ­ticamente activa, los abandona". Hezkuntza-sistema publikoarekin ere arrisku bera dugu, klase ertaina sistema pribatura bideratzen bada unibertsaltasuna galduko delako, pobreentzat den zerbitzu pobrea izatera kondenatuz. Horregatik da hain garrantzitsua gizartean kohesioa, berdintasuna eta ekitatea susta dezaketen oinarrizko zerbitzuak publiko izaten jarrai dezaten alde egitea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina